samedi 8 août 2009

agorrilaren 29an kontzertua


Agorrilaren 29an arratsaldeko 9tatik antzina Urruñako pilota plazan talde batzuek joko dute ala nola M.A.K, Ekintza taldea, eta Paristik datozen rapero politiko batzuk. Denak gonbidatzen zaituztegu Urruñako gazte asanbladaren lehen kontzertura etortzea, gau polit bat izango delako. HERRI BAT GAZTETXE BAT!!!!

mercredi 15 juillet 2009


Uda berri bat hasi da eta gure barealdiaren berpizteko berttolin antolatu dugu hitzaldi pare bat eta bertso poteo bat Sustrai Colinaren eskutik. Espero dugu hitzaldi hauen bitartez gure herriko elkarteak hobeki ezagutzea eta elkar ezagutuz, elkarlana bultzatzea. Urruñar denei eta inguruko pertsona orori hurbiltzea gomendatzen dizuegu elkartasuna ezinbestekoa baita. Mugi zaitez!!

samedi 2 mai 2009

Telebistaren bidez kontrolaturiko gizartea; Telebistaren bidezko manipulazioa

piedrasrojasgaur.blogspot.com : ``Telebista euren interesen arabera antolatzen dute´´esaten entzun nion behin trenean gizon batekin zihoan andra bati. Guztiz harrituta, pentsakor geratu nintzen: euren interesen arabera? Noren interesak? Nork antolatzen du?...
Andra horrek esandakoari buruz apur bat pentsatzen (azkenaldian azterketetan, bideojokoetan eta futbolean bakarrik pentsatzen nuen, eta beste gauza baten pentsatzea zaila egin zitzaidan, denok dakigunez, gauzak egiteari uzten diogunean erreztasuna galtzen baita) egon eta gero, ezer ulertu gabe jarraitzen nuen. Baina, zergatik ez nuen ezer ulertzen? Nik telebista egunero ikusten nuen, nik ordu asko ematen nituen gehien maite nuen lagunaren aurrean, hala ere, ez nuen andra horrek aipatzen zuen interes hori inondik ikusten. Bai gauza arraroa!
Esaten zutenari arreta apur bat jarri nion berriz ere, elkarrizketa baten murgilduta zeuden:

``-Egia da bai, telebistak mezu ezkutuak bidaltzen dizkigu etengabe, mezu politak izango dira bai, baina, berdin berdin arriskutsuak, eta konturatzen ez bagara ere, mezu horien bidez, haiek nahi dutena sinistera bideratzen gaituzte, pentsatzeari uzten diogu eta haiek nahi duten moduan jokatzen hasten gara.´´

-Baina ez da telebista gu manipulatzeko erabiltzen duten tresna bakarra! Irratiak, egunkariak, ordenagailuak, publizitatearen bonbardaketa.. den-denak euren tresneriaren parte dira.

-Kalean, polikiroldegian, klasean.. lagunekin elkartzen garenean telebistako programa ezberdinetan gertatu dena komentatzen ibiltzen gara etengabe: Fama-ko neska horrek oso ondo dantzatu duela, Gran Hermanoko Victor ez kaleratzeko SMS bat bidaliko dudala, Salsa Rosan La Duquesa de Alba egon zela, Risto oso gaiztoa dela, etab. Telebistako pantailan ikusten duguna gure elkarrizketa gai nagusi bihurtu da!

-Bai bai gure benetako izaera ezabatu dute, eta orain, telebistan agertzen denak eragin zuzena du gugan: Los Serrano telesailean agertzen diren aktoreen jantzi berdinak erosi eta haiek erabiltzen dituzten hitzak eta espresioak erabiltzen ditugu, Euskadi Gaztean edo Los 40 principalesen jartzen duten musikaren jarraitzaile gara, telebistan hainbeste iragarkitan agertzen diren Mc Donals-etara joaten gara bazkaltzera, ``modeloen´´ pasareletan agertzen diren emakume eta gizonen gorputzak izatea da gure ametsa...eta beste ehundaka adibide jarri ahalko nizkizuke: nor maitatu, nor gorrotatu, nori sinistu... jada, ez dago gure erabakien baitan.
Horrela, apurka apurka, hainbat trikimailu erabiliz, euren ongizaterako diseinatu duten errealitatea eraikitzea lortu dute, gutxi batzuen esklabu bilakatu gara.

-Gu haien menpe jartzeaz gain, egoera honi buelta ematea ezinezkoa dela sinestarazi nahi digute, baina, ez dut uste hori horrela denik, ez ez, hori ez da horrela, aldatu daiteke bai: aspaldi galdu genuen kritikotasuna berreskuratzea eta gu geu izatea funtsezkoa da eta nola ez, etsaiari hagin zorrotzak erakustea!´´

Elkarrizketa hori entzun eta gero, informazio gehiago biltzen hasi nintzen, eta horrela apurka-apurka nire inguruan gertatzen ari ziren gauza asko ulertzea lortu nuen.
Gauza guzti horiek kate erraldoi baten kokatzen direla ikusten dut orain, dena harremanduta dagoela eta gu, makina handi baten pieza txiki bat baino ez garela, zenbaki huts bat euren kalkuluetan.

filma bat: the meatrix


Aste honetan proposatzen dizuet filma oso motz bat. The meatrix. batzuk pentxatuko duzue gaizki idatzi dudala baina usteak erdi ustel. Filma honek erakusten du animalien hazkuntza industriala. Hasiera batean animaliak hazten ziren etxalde lasaietan baina badirudienez batzu diruan pentsatzen hasi ziren eta dena industrializatzen. Industrializatze horrek zer dakarren? gaur egun arte izan diren gaisotasun guzi horiek, hala nola: azken garai honetako txerri gripea,...
Hemendik antzina motibatu filma motz hauen begiratzera eta zuen iritzi eta ondorioak atera.http://www.themeatrix.com/

Maiatzaren 9an pala txapelketa

Alkateak jo, asanbladak eraman!! Urruñako gazte asanbladak pala txapelketa bat antolatu du maiatzaren 9an goizeko 11tan hasita. Urruñako frontoian binakako txapelketa. Izenak emateko bertan eta 2euro pareka ordaindu beharko da. Animatu zaitezte momentu on baten pasatzera.
Lotu asanbladari!!!

vendredi 17 avril 2009

dispertsioa 20 urte

Sakabanaketaren aurkako bira bukatu da Durangon eginiko ekitaldiarekin

Dena, denon esku, edonon,... eta gainera euskaraz!

berria.info-tik: Badira Interneten telesailak, filmak, dokumentalak eta ikus-entzunezko bestelako hainbat produkzio ikusi ahal izateko webguneak. Orain arte, ordea, ingelesez, gaztelaniaz, frantsesez-eta abar ikusi behar izaten ziren. Aurrerantzean, euskaraz ere izango da zer ikusi. Hain zuzen ere, euskara hutsean film, telesail eta dokumentalak ikusteko aukera ematen duen webgune bat sortu dute. http://www.ikusezazu.com/