Berriz ere asanbladako partaideak agertu ziren beraien nahiak erakusteko. Astelehen batez bildu ziren gazteak udaletxe antzinenan. Egun horretan gainera kontseilu munizipala ukan zuten herriko ordezkariek. Elgarretaratzearen ondoren gazteak herriko etxean sartu ziren eta bilkuran egoteko aukera ukan zuten. Aukera berri bat izan zen erakusteko gazteek beraien herrian bizi nahi dutela eta herriko aktibitate edo erabakietan parte hartu nai dutela. Alkateak nai dituen gazteak ez direla izanen erakutsi zuten ala nola Urruñarren ondorengoak ez direla atzerrira joanen ikasketak egitera eta gure herri ttiki, lasai honetan bizi nai dugula. Bere nahiak segitzen badituzte aldiz betidaniko herritarrak desagertaraziko dira eta gure herri ttiki hau turismo herri eta atzerritarren herri bilakatuko da.
HERRIKO GAZTERIAK BIZI BEHAR DU!!!